Mostrando entradas con la etiqueta DBH 1go. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta DBH 1go. Mostrar todas las entradas

martes, 9 de octubre de 2012

Erlijioa, Jesus eta erantzunak.

Erlijioa ez da soilik etika, morala, teoria, ohitura edota errituen edo praktika erlijiosoen multzoa. Gizakiaren dimentsioa da. Gizakiaren sakontasunean erabakitzen diren erabakien azken gordeleku horren dimentsioa da.

Izan ere, gizaki guztiak eta guztientzat misterioa gara. Misterioz inguratuta gaude. Zientziak gauza asko esaten dizkigu horri buruz, zientziak esparru asko ditu, ezagutza handia eraginez; beraz, esan genezake gaur egun ez dela posible zientifikoki mundu honetan jakin dezakeen guztia dakien gizaki entziklopedikoa.

Hala ere, egi handiak egiazki ezinbestekoak direnak -klasikoek "betiko egiak" deitzen zituzten- zientziatik erantzun gabe geratzen dira. Egi hauek oinarrizkoak izanangatik bizi izateko behar ditugunez garrantzitsuak dira. Egia horiek ez dira zientziaren eremukoak misteriokoak baizik eta fedean (sinestearekin edo ateismoarekin, azken finean, ateismoan ere fedea behar baita) soilik ebazten dira.

Gizon guztiek bere buruari galdetzen diote: Zergatik bizitza? Zergatik heriotza? Zergatik maitasuna eta norberekoikeria? bakea eta gorrotoa? barealdia eta bortizkeria? gosea, zapalkuntza, mina, gaixotasuna, zahartzaro, bakardadea, bidegabekeria, frustrazioa ...? Zergatik?

Duela bi mila urte, gizon bat Palestinako leku ilunean jaio zen eta 33 urte zituenean gurutze batean iltzatuta hil zuten. Jesus deitzen zen. Askok esan dute iluso bat edo beltzaile (inpostore) bat zela.

Hala ere, mila milioi gizakiok hartan sinesten dugu. Emakumezko jaiotako gizon bat izan zela uste dugu, baina uste dugu Jainkoa, Jainkoren Semea, ere bazela eta gu bere misterioa ezagutarazteko Jainkoak sortuta agertu zela gure artean. Hil zuten, baina berpiztu zen. Horregatik, ez zen soilik bizi izan, bizirik dirau. Askok hartan sinesten dugu Bera Bidea, Egia eta Bizitza dela. Hartan aurkitzen dugu gizakiaren funtsezko galderen erantzuna, historian zehar agertu diren beste edozein erantzun baino gehiago asetzen gaituena.

Milioika gizakik galdetzen dute. Jesukristo erantzuna da. Hura pertsonalki aurkitzea -eta ez beste gauza-, hori kristaua izatea da. Benedikto XVI.ak esandakoari erreparatuz: “Ez da kristau izaten hasten erabaki etiko batek edota ideia nagusi batek hartara eraginik, bizitzari aukera berria eta, beraz, behin betiko norabidea ematen dion gertakariarekin, Pertsonarekin aurkitzean baizik”. (Deus et caritas 1). Gure bizitzak Jesukristo adierazten duen neurrian gure galderei konponbidea eta gure existentziarako zentzu berri eta pozgarria aurkitu dugula adieraziko du.

martes, 1 de febrero de 2011

miércoles, 20 de enero de 2010

Nazareteko Jesus.

Hemen ariketa bat bidaltzen dizuet egiteko.

Bila ezazue Jesusen inguruko informazioa eta ondoren bere biografia bat idatzi puntu hauek osatuz:
1.- Nor zer Jesus.
2.- Bere garaiko radiografia bat.
3.- Zer egin zuen Jesusek.
4.- Zer esan zuen Jesusek.
5.- Zergaitik Jesus de Jainkoaren Semea.

Jesus Wikipedian euskaraz.

APROXIMACIÓN AL JESÚS HISTÓRICO

martes, 10 de noviembre de 2009

3. gaiaren eskema

JAINKOA, SORTZAILEA ETA SALBATZAILEA.

1.- JAINKOA SORTZAILEA DA
1.1 Galderak eta erantzunak
1.1.1. Bere jatorriaren inguruko galderak egin dituzte pertsona eta herriek.
1.1.2. Guztiok erantzun beharra dugu.
1.1.3- Zientziak erantzun batzuk ematen ditu.
- Zaila da zentzuaren inguruko erantzunak aurkitzea.
1.2. Bibliaren erantzunak.
1.2.1. Bibliak ez du informazi zientifikorik ematen.
- Israel herriaren sinismena=Jainko sortzaile.
- Bibliak ez du aginpide zientifikorik.
- zergaitiak eta zertarako diren aginpideak.
1.3. Jainkoak maitasunak bultzatuta sortzen du.
1.3.1. Munduan den guztia = Jainkoarengandik dator. Jainko sortzaile.
1.3.2. Munduan den guztia Jainkoaren dohaia eta oparia da = Biziaren alde garatu.
1.3.3. Sortutako guztia ona da, guztia Jainkoagandik baitator.
1.4. Natura Jainkoaz mintzo zaigu.
1.4.1. Naturaren kontenplazioak eta mirespenak Jainkoarengana hurbiltzen gaituzte.

2.- EMAKUMEA ETA GIZONA, JAINKOAREN IRUDI.

2.1. Jainkoaren irudiko eta antzeko.
2.1.1. Jainkoaren hazi bat dugu.
- Dimentsio guztietan hazi.
2.1.2. Kreazioaren gailurra : Gizakia, harremanetarako gai.
2.2. Berdinak eta elkartasunean bizitzera deituak.
2.2.1. Gizaki guztiak Jainkoaren maitasunatik jaio.
- Hemen dago gure handitasuna eta duintasuna.
2.2.2. Gizon-emakumearen maitasuna adierazi = Jainkoaren irudi eta antzeko eginak.
2.3. Jainkoak laguntzaileak sortzen ditu.
2.3.1. Gizakiak kreazioa zaintzeko ardura.
- Naturari
- Beste gizakiei
- Jainkoari.
2.4. Sortutako guztiaren arduradun.
2.4.1 Gizakiak Jainkoaren laguntzaileak.
- Jainkoaren asmoa da.
- Senidetasuna, justizia, bakea…
- Gizakiak kreazio lanarekin jarraitzen du.

3.- HAIN ONA AL ZEN GUZTIA?
3.1. Mundua hautsia.
3.1.1. Mundua erabat hautsita dago.
- Gaizkia ikusirik, galderak sortu.
3.1.2. Galdera horiek Israelgo herriak egin zituen.
- Jainko sortzailean zeuden erantzunak.
- Tentaldiaren, erorketaren eta paradisutiko kanporaketan.
3.2. Jainkoak gizakiarentzat nahi duena.
3.2.1 Landatutako baratzean = Jainkoaren benetako asmoa.
- Gizateriaren ideala.
3.3. Bekatuaren haustura.
3.3.1. Jainkoaren asmoaren aurrean = Gizakiaren haustura.
- Gizakiak esan nahi du zer den ona eta txarra.
- Gizakia harrotasunez
- Izakia mugatua da gizakia.
- Gauzak nahi bazala erabiltzea.
3.3.2. Bekatuak ez du Jainkoaren asmoa suntsitzen.
- Baina gaizkiarako joera eragiten du = Tentaldia.
3.3.3. Sortzez askeak gara baina bekatuak gaizkira garamatza.
3.4. Gure askatasunaren arriskua eta handitasuna.
3.4.1. Sortzeko eta suntsitzeko gai gara.
- Kristauek ondo dakite askatasuna eskubidea eta erantzunkizuna da.
3.4.2. Askatasunaren arriskurik handiena gaizkiarako joera.
3.4.3. Kristauak Jainkoarengana hurbitzen da benetako maisua delako Jauna.

4.- JESU KRISTOREN BERRI ONA.

4.1. Ez gaude bakarrik
4.1.1. Jainkoak ez zuen gizakia bakarrik utzi.
- Elkarrizketa eta hurbiltasun prozesu luzea hasi zen.
- Itun Zaharra eredua
4.1.2. Gertaera nagusia:
- Jainkoak bere semea Jesu Kristo bidali zuen.
- Jainkoa eta gizakiaren arteko harremana betirako berrezartzeko.
- Guk bakarrik ezin dugu gainditu gaizkirako joera.
4.2. Jesusen salbamena.
4.2.1. Jesu Kristo bekatutik askatzeko aukera
- Hau albiste handia .heriotza eta pizkundearen ondorioz.
- Jesu Kristo harmonia bizitzeko bidea.
4.3. Jesusen bidea.
4.3.1. Jesu Kristo gizakiaren bizitza bera egin zuen.
- hau miraririk handiena
- Jainkoak guztia eman du, batez ere behartsuenei.
- Horregatik hil zuten.
4.4. Kristau bidea.
4.4.1. Kristauek Jesu Kristoren hurbiltasuna bizi dute, bekatutik askatuz.
- Gaizkiarako joera kenduz kristauek Jesus bezala lan egiteko konpromezua hartzen dute.
- Mundura harmonia/salbazioa ekarriz.

miércoles, 30 de septiembre de 2009

Sakontzen / Profundizando.

Helbide hauek jartzen dizuet sakon dezazuten.

Os coloco estas direcciones para profundizar en el tema.


Dialogo Interreligioso
http://www.es.catholic.net/ecumenismoydialogointerreligioso/

http://www.conoze.com/index.php?accion=contenido&doc=878


Religiones Antiguas
http://www.uned.es/geo-1-historia-antigua-universal/religion.htm

viernes, 25 de septiembre de 2009

Presentaciones sobre las diferentes religiones

Presentación de las religiones del mundo

Munduko erlijioen Mapa; Mapa de las Religiones del Mundo

Mundo erlijio ezberdinak

Web orrialde honetan hainbat erlijio ageri dira.

http://www.aunmas.com/religiones/index.php

Lana:

Zenbat erlijio daude?

Zenbat berdintasun eta ezberdinatasun daude erlijio hauen artean?