jueves, 15 de noviembre de 2012

Kredoak salbamenaren historia laburbiltzen du. Hau da, Jainkoak gu maite gaituelako gure alde egin duen guztia. Honakoak ditugu historia horretako pausorik nagusienak. Gizon-emakumeenganako Jainkoaren dohainezko maitasuna historia batean agertu da. Elizak etengabe kontatu du historia hau, eta kristauok sinesmenez eta esker onez onartzen dugu. 1. Historia honek gogoratzen digu den guztia Jainkoak maitasunez egindakoa dela. Berak zaintzen gaitu eta gu zoriontsu izatea nahi du. Kreazioa opari handia da. Berak gainera bere antzeko egin gaitu. Bibliak esaten digu zergatik eta zertarako dagoen mundua eta gizakiak. Gn 1,1-2,2 2. Gizakiak bekatu egin zuen eta Jainkoarengandik aldendu zen. Gizakiak Jainkoarekiko adiskidetasuna hautsi egin zuen. Ordutik giza bihotzak bakea galdu zuen. Bere seme-alabak, bekatuz eta heserrebidez zaurituak etorriko dira mundura, neke-min, bakardade eta heriotzez zaurituak. Gn 2,7-9; 3,1-7 Baina, halere, Jainkoak bere salbamena eskaini zion gizakiari Jainkoaren maitasuna bekatuaren ahalmena baino indartsuagoa delako. Egun batean, Jainkoak Abraham izeneko gizona aukeratu zuen, bere lurraldetik irtenarazi zuen eta adiskidetasun ituna burutu zuen berarekin. Abraham herri baten aita bilakatu zuen: Israel. Gn 12, 1-4. 3. Ez zen erraza izan herri honen historia. Egipton esklabu egon ziren baino Jainkoak haien errequak entzun eta Mo¡ses bidali zuen bere herria askatzeko. Itxaso Gorria zeharkatu zuten eta Sinai mendira iritsi ziren. Jainkoak bertan Ituna eqin zuen haiekin eta 10 aginduak eman zizkien. Ex 20,1-17. Berrogei urte basamortuan eman ondoren agindutako lurraldean sartu ziren. Israeldarrak, bere ibildide luzean ez ziren beti leial izan Jainkoaren aaginduekin. Baina behin eta berriz, Jainkoa irteten zitzaien bidera, haien bihotzak aldatzeko eta Beregana ekartzeko. (Dt 32,10-12) 4. Igaro zuten israeldarrak Jordan ibaia eta agindutako lurraldea hartu zuten geldiro. Arrisku-aldietan Jainkoari hots egiten zioten eta Honek Epaileak, hau da buruzagi salbatzaileak, sortarazten zituen haien artean. (Jos 3, 14-17 eta Ep 2,23 Ep 2,11-19) Urteak joan ahala herri hark hazi egin zen eta Jainkoak emana zion lurra erreinu izatera iritsi zen. Bere erregeak izan zituen, hala nola David (2 Sm 7,8-16) eta Salomon. 1 Sm 16,1-13. Dabidek, Jainkoaren israeldarrik kuttunenak eta israelgo erregerik aintzatsuenak, bekatu egin zuen. (2 Sm 11,1-27) Dabidek saminki negar egin zuen bere bekatuarengatik eta Jainkoak barkatu egin zion ( 2 Sm 12,11-13) Bere Aita Dabiden ondoren, Salomon jarri zen errege aulkian, eta bere Jaungoiko Jaunari jauretxe bat eraiki zion Jerusalenen. Baina hura hiltzean, Dabiden erreinua bi erreinutan zatitu zen. (1 Erg 12,16-20) Baina bere burua indartsu ikustearekin Jainkoa alde batera utzi zuen ahaztuta. Laister, israeldar askok utzi zuen Jauna, sasijainkoei jarraitzeko, eta Harengandik urruti, borrokari, gaizto eta zuzengabe agertu ziren. Jainkoak orduan profetak bidali zizkien. Besteak beste Elias, Eliseo, Amos, Oseas, Isaias, Jeremias eta Ezekiel. Jainkoak deitu zituen. Jainkoarekin aurkitzeak pozez bete zituen. Baina, aldi berean, Jaunak ematen zien eginkizunak beldurrez betetzen zituen, eta, noizean behin nabaritu zuten Jainkoarengandik ihes egiteko tentaldia, Haren izenean ez hitz egitekoa. (Jr 20,9). Jainkoaren Hitza, ordea, su kiskalgarri bezala zen haien bihotzetan, eutsi-ezinezko indarra bezala. Horregatik egiten zuten deiadar, txunditurik bezain beroturik. (Am 6,1-4 : Am 7,10-11 : Jr 22,13-19 : Jr 7,1-28 : Is 12, 3-6 ) Profetek bekatuak salatzen zituzten eta Jainkoak Mesias salbatzailea bidaliko zuela iraqartzen zuten Jr31,31-34. Israelek ez zuen ezer aditu nahi izan; Israelek ez zien entzun nahi izan profetei, Elkargoaren zaintzaileei. Gizakiaren indarrean jarri zuen bere uste ona, beren hirietako harresietan, beren gudagurdietan. Ustekabean etorri zen ezbeharra. Nabukodonosor erregeak eraso zion Jerusaleni eta hesiaz inguratu zuen hiriburua. Erraustu zituen jauretxea, hiria eta hango harresiak. Herriko gizonik baliotsuen eta eraginkorrenak gatibu eraman zituen Babiloniara. Babilon¡ako deserr¡ratzea etorri zitzaion. 2 Kro 36,14-23. Israelek basamortuan igaro zuen bere sinismenaren probarik gogorrena. Larriturik galdera galdetzen zioten beren buruari: (Sal 76/77, 8-9) Joan ziren urteak. Judako erreinuatik erbesteratuak (ez errege, ez aberri, ez jauretxerik) hausnartzen zuten, Babiloniako ibai ertzetan, beren herriaren erlijiozko historioa (Sal 136/137) Jainkoak liburu batean biltzera buktzatu zituen, beren gurasoen kondairak, profeten mintzaldiak eta beste idazki santuak. Handik aurrera, judutarren erlijiozko bizitzak goi-arnasez idatzitako Jainko Hitzaren Liburuaren gogoeta iraunkor eta irazekia izan zuen ardatz. Judutarrek beren erlijiozko batzarretan eta beren bakarkako otoitzetan, Liburu Santuan aurkitzen ziren eskari eta goralpenez beteriko goratzarre, abesti eta salmoekin jotzen zuten Jaunarengana eta hau zen Israelen otoitza (Nehemias ?). Profeta batzuk bizirik eutsi zioten erbesteratuen itxaropenari. Hala esaten zieten Jaunaren izenean (Is 43, 18-19). Erbeste aldian, Jainkoak sakonki garbitu zuen erbesteratuen sinesmena, eta hauek hobeki ulertu zuten astunki hautsi zutela Elkargoa, beren Jaunagandik urruntzean. Babiloniako jaurerria Persiako Ziroren eskuetan erori zenean, hasi zen Jainkoa agintzari hauek betetzen. Errege berri honen baimenarekin, judutarrak aberrira itzuli ziren. Jerusalenera heldu bezain laister berreraiki zuten jauretxea. (Esd 1,1-4, esd 6,15-22). Toki santu honetan biltzen ziren beren bekatuak eta beren aurrekoen bekatuak aitortzeko, Jainkoaren barkamena eskatzeko eta zenbatu ezin hala opario eskaintzeko. Joan ziren urteak. Judu herria jentilen kulturarekin harremanetan sartu zen. (1 mak 1,1-15) Hala eta guztiz ere, Jainkoak, bere herria gidatzen jarraitu zuen jakintsuen bitartez. Jainkoak jakintsuen bidez eskolatzen eta hezitzen du bere herria. Espiritu bideetako gidari hauek lagundu zien judutarrei edozein garai, arraza eta kulturetako gizon-emakumeen bizitzan Jainkoa aurkitzen. Baina jentilen pentsaerak ez zetorren bat judutarren ohitura askorekin. Palestinan, kultura arrotz bat indarkeriaz esarri nahi izan zenean, judutarrik leialenak aurka jaiki ziren. (1 Mak 1, 20-42 : 1 Mak 2,1-28) Matxinadak ondorio odoltsuak izan zituen (2 mak 6,18-31), batzuk bizia galdu zuten, Jainkoaren Legea betetzen eta aintzinako profeten deiei entzuten leiak irauteagatik.

No hay comentarios:

Publicar un comentario